| |
|
1 MARRAZKIA
- Nik nire enpresarentzako logo bat besterik ez dut nahi, egin diezadakezue?
- Marrazkia edo haren elementuren bat gustatzen ez bazait, badut aldatzeko esaterik?
- Erabil dezakegu irudia gure elkarte/enpresaren logotzat edo nik neuk beste zenbait euskarritan inprima dezaket?
- Zein posibilitate ematen du katalogoko marrazki batek?
2 EPEAK ETA PRODUKTUAREN ENTREGA
- Eskaera egiten dudanetik zenbat denboraren buruan izan ditzaket kamisetak?
- Nola ematen dira kamisetak?
- Nola igortzen diren kamisetak?
3 AURREKONTUA
- Zer hartu behar dut kontuan aurrekontu zirriborroa egiteko orduan?
4 MARRAZKIAREN KOLOREAK
- Zer izan behar dut kontuan kamisetaren marrazkirako kolore gehiago edo gutxiago aukeratzeko?
- Zein da zuen kamiseta eskaerarik txikiena?
5 KAMISETARI BURUZ
- Zergatik eskatu gramaje handiagoko ala txikiagoko kamiseta?
- Bokartekin egin dezaket kamiseta Kukuxumusuk bere dendetan saltzen duen berbera da?
- Bokarten egiten dituzuen kamiseten neurriak Kukuxumusuk bere dendetan merkaturatzen dituen berberak dira?
- Zein da eskatzeko kamiseten neurrien proportzio egokia?
- Mutikoentzako kamisetek neskentzat balio dute?, prezio bera dute?
- Zer diozue kamiseten jatorriari eta ingurugiroarekiko errespetuaren edo fabrikazioko arau etikoen gaiei buruz?
- Kamiseta erabat ekologikoa nahiko nuke, eskain diezadakezue?
6 SUSTATU ETA MERKATURATZEA
- Sal dezakegu saltzen duten batzuei saltzeko...?
- Esan dezaket "nire kamiseta Kukuxumusurena da"?
- Egin dezaket 500eko ekoizpen bat eta gero hainbat ekoizpen txiki eskatu?
|
| |
|
1 MARRAZKIA
Nik nire enpresarentzako logo bat besterik ez dut nahi, egin diezadakezue?
Kukuxumusuren marrazki berezi bat, kamiseta ekoizpenarekin edo bestelako euskarriekin lotu gabea, nahi baduzu, zuzenean eskatuko beharko diozu Kukuxumusuri. Orokorrean Kukuxumusuk ezin ditu holako enkarguak bete, baina probatzea librea da!! Zorte izan dezakezu!!
Sakatu hemen haiekin kontaktatzeko.
Marrazkia edo haren elementuren bat gustatzen ez bazait, badut aldatzeko esaterik?
Ez. Onena duzu ezer baino lehen nolako marrazkia nahi duzun zehatz-mehatz azaldu diguzun ziurtatzea. Kukuxumusuk bere sortze-lanei ematen dien balio artistiko eta estetikoak, zuk nahi duzun marrazkiaz emaniko azalpen xehearekin elkartuta, marrazkiak arrakastarako berme osoa izatea lortzen du. Horregatik, Kukuxumusuk aurkezturiko diseinua bukaturiko artelantzat jotzen da eta, hortaz, aldaezina da.
Erabil dezakegu irudia gure elkarte/enpresaren logotzat edo nik neuk beste zenbait euskarritan inprima dezaket?
Marrazkia kamisetak ez diren bestelako euskarrietan aplikatu nahi baduzu, beti Bokarten bitartez izan beharko da. Oso katalogo zabala dugu, aukera anitzak eta oso prezio lehiakorretan eskaintzeko.
Bokartek merkaturatzen dituen Kukuxumusuren marrazki guztien copyrighta (bai gure katalogokoena bai enkargu bereziena) Kukuxumusu S.L.-rena da eta, horregatik, Kukuxumusuk eskubide-lagapena egin izanaren helburu berbererako baizik ezin dira erabili (kamiseta, katilua, txanoa, e.a.).
Zein posibilitate ematen du katalogoko marrazki batek?
Gure katalogoan diren marrazkiak kamisetan pertsonaliza daitezke zure kolektibo, elkarte edo dena delakoaren izena jarriz. Marrazki berririk egin behar ez denez, enkargua merkeago aterako zaizu. Gainera, gutxieneko kamiseta eskaera txikiagoa da, 200 ale, eta hainbat neurri eta koloretan eska ditzakezu.
Baina ezin izanen da aldaketarik egin (logotiporik edo beste marrazkirik gehitu, kolorerik aldatu, zerbait kendu, etab.) katalogoko marrazki batean. Hori dela-eta ezin izanen duzu aurrekontua komeni zaizun kolore kopuruaren arabera kalkulatu.
Hori bai, jantziaren kolorea eta kalitatea marrazki horretarako zuk aukeratzen dituzunak izanen dira.
gora
|
| |
|
2 EPEAK ETA PRODUKTUAREN ENTREGA
Eskaera egiten dudanetik zenbat denboraren buruan izan ditzaket kamisetak?
Kamisetei dagokienez, 15 egun marrazkirako, 15 egun ekoizpenerako, urteko aroaren arabera. Epe hori bestelako produktuetan alda daiteke, bitxitasuna dela eta; Kukuxumusu marrazkiaz pertsonalizaturiko banbuzko gerripekoa bada, esaterako. Dena den, nolako marrazkia nahi duzun azaltzen diguzun unetik beretik hasten da epea.
Nola ematen dira kamisetak?
Kamisetak tolesturik eta poltsan sarturik jasoko dituzu. Bilgarri bereziren bat nahi baduzu, azter dezakegu. Aurkakorik esaten ez badiguzu, eman dizugun kamisetaren diseinua Kukuxumusurena dela eta abar ziurtatzen duen eta Marrazki Fabrikari buruzko informazio gehiago ematen duen orritxo bat sartuko dugu.
Nola igortzen diren kamisetak?
Igorpen gastuak ez daude kamiseten prezioaren barnean. Ez da gauza bera entrega Txinan edo Zaragozan egitea ;-)
gora
|
| |
|
3 AURREKONTUA
Zer hartu behar dut kontuan aurrekontu zirriborroa egiteko orduan?
Aurrekontuaren guztizkoa oso ezberdina izaten da hauek direla eta:
- Kamisetaren kalitatea: nahi duzun kotoi dentsitatea.
- Kamiseta zuria ala beste koloretakoa den, garestixeagoa azken kasuan.
- Kamiseta mahuka luzekoa den ala ez...
- Zure kamisetaren marrazkirako nahi duzun kolore kopurua. 5 eta 8 kolore bitarte izan dezake. Zuria eta beltza kolore gehigarritzat jotzen dira.
- Kamisetan estanpazioa egoteko aukeratzen dituzun tokiak. Zerbait mahukan jarri nahi baduzu, edo bizkarrean, bularraz gain, kostuak nabarmen eginen du gora... Beste faktore bat marrazki gehigarri horren kolore kopurua izanen da.
- Aurreko kasuetako edozeinetan unitateko kostua hainbat eta gehiago jaitsiko da lehen eskaeran gure gutxieneko eskaeratik 200 ale (kanpo marrazkirako) eta 300 (Kukuxumusuren marrazki baterako) zenbat eta gehiago urrundu.
gora
|
| |
|
4 MARRAZKIAREN KOLOREAK
Zer izan behar dut kontuan kamisetaren marrazkirako kolore gehiago edo gutxiago aukeratzeko?
Lehenik kamiseten erakargarritasuna, kolore gehiagoko marrazkiak ikusgarriagoak dira... Kezkatzen zaituena kostua bada, kolore gutxiago izanik txikiagoa da kostua. Marrazkiak zuria edo beltza behar badu, horiek ere koloretzat jotzen dira. Gutxienez 5 kolore eta gehienez 8 erabili behar dira.
Zein da zuen kamiseta eskaerarik txikiena?
Marrazki original berririk izan nahi baduzu, gutxienez 300 kamisetako eskaera egin beharko duzu. Nahi duzuna katalogoko marrazki bat edo lehen enkargatu diguzun marrazki bat errepikatzea bada, gutxieneko eskaera 200 alekoa da. Gutxieneko eskaeraren barnean kamiseten neurriak eta koloreak nahasten ahalko dituzu, nahi baduzu.
gora
|
| |
|
5 KAMISETARI BURUZ
Zergatik eskatu gramaje handiagoko ala txikiagoko kamiseta?
Hori zuk dituzun beharren eta aurrekontuaren araberakoa da. 205 gramoko kamisetak askoz kolore sorta handiagoa eta gaurkotuagoa eskaintzen du (43 kolore helduentzat eta 25 haurrentzat). Bestalde, kamiseta hori sorbaldatik sorbaldarako jostura-estalki batez sendoturik dator eta horrek, kamisetaren erresistentzia handitzeaz gain, ikusgarriago egiten du. Hori gutxi balitz bezala, kamiseta hori lodixeagoa da; zaintzen baduzu, urteak eta urteak iraunen dizu.
150 gramoko dentsitatea duena freskoagoa eta merkexeagoa da, baina kolore gutxiagotan aukera daiteke. Nolanahi ere, Kukuxumusu markak bere marrazkien estanpaziorako exijitzen duen gutxienekoa betetzen du eta, beraz, jantziaren kalitatea bermaturik dago.
Bokartekin egin dezaket kamiseta Kukuxumusuk bere dendetan saltzen duen berbera da?
Ez. Merkatuko jantzi estandarrak erabiltzen ditugu zuk kamiseta pertsonalizatuak, Kukuxumusu diseinudunak eta askoz prezio arrazoizkoagoan izan ahal izateko. Hau da, ez dute Kukuxumusuren etiketarik. Hala ere, Bokartek merkaturatzen dituen kamiseta guztiek betetzen dute Kukuxumusuk bere bilduma guztietan exijitzen duen gutxieneko kalitatea.
Bokarten egiten dituzuen kamiseten neurriak Kukuxumusuk bere dendetan merkaturatzen dituen berberak dira?
EZ! Gure patroiak kamisetez hornitzen gaituzten marka nagusien (GILDAN eta B&C) estandarra dira. Kukuxumusuren kamisetak baino handiagoak izaten ohi dira. Hortaz, Bokarten L batek Kukuxumusuk merkaturatzen dituen XLetako bat ematen du, eta berdin neurri guztietan. Helduentzako 5 neurri (xxl, xl, l, m, s) eta haurrentzako beste 5 (xl=18/20, l=14/16, m=10-12,s=6/8, xs=2/4) izanen dituzu aukeran.
Gure kamiseten tamaina zehatza ezagutu nahi baduzu, jo ezazu guregana.
Zein da eskatzeko kamiseten neurrien proportzio egokia?
Jasoko duen publikoaren araberakoa... babarrun-jaleen peña bat bada, neurri handi gehiago eskatu beharko duzu. Hau da gomendatzen ohi dugun proportzio estandarra: S neurriko %15, M neurriko %25, L neurriko %40, XL neurriko %15 eta XXL neurriko %5.
Mutikoentzako kamisetek neskentzat balio dute?, prezio bera dute?
Mutikoentzako kamiseta batek (handia) neska batentzat balio dezake (txikia). Mutikoentzakoak bost neurri dira, helduentzakoek (horiek ere bost) baino 0,30 euro gutxiago balio dutenak.
Zer diozue kamiseten jatorriari eta ingurugiroarekiko errespetuaren edo fabrikazioko arau etikoen gaiei buruz?
Gure hornitzaile guztiek Öko-Tex ziurtagiria dute.. Öko-Tex nazioartean onarturiko araua da, pertsonentzat edo ingurugirorako kaltegarri litezkeen substantzia batzuekiko gutxieneko batzuk finkatzen dituena. Saka ezazu hemen informazio gehiago nahi baduzu (http://www.aitex.es/tecnologiatextilendirecto/oekotex/) Eta jantzien fabrikazioan arau etiko batzuk, adin txikikoak ez esplotatzeari eta hainbat oinarrizko lan eskubide gauzatzeari buruzkoak, betetzen direla bermatzen duten nazioarteko beste ziurtagiriak dituzte. Informazio gehiago nahi baduzu, sartu gure hornitzaileen web orrialdeetara: B&C (http://www.bc-europeanstyle.com), Gildan (http://gildan.com ), Jerzees (http://www.jerzees-eu.com ) y Hanes (http://www.saraleeprintables.com).
Kamiseta erabat ekologikoa nahiko nuke, eskain diezadakezue?
Legezko gutxienekoak aski ez bazaizkizu eta kamiseta erabat ekologikoa nahi baduzu, PVC eta falatorik batere ez duten tindagaiez estanpa dezakegu, arto ez transgenikotik atera den almidoiz eginiko banako poltsa batean aurkezteaz gain.
gora
|
| |
|
6 SUSTATU ETA MERKATURATZEA
Sal dezakegu saltzen duten batzuei saltzeko...?
Ez. "Kukuxumusu + bokart" izena duten kamisetak saltzen ahalko dituzu baldin eta gizaldeko, kultur edo kirol alorretakoa izanik dirua erakundearentzat beretzat biltzea beste irabazi-asmorik ez duen elkarte batek eskatu baditu. Kasu horretan beren bideetatik soilik bana litzake kamisetak, inoiz ez hirugarrenen bidez (saltokiak, etab.).
Esan dezaket "nire kamiseta Kukuxumusurena da"?
Bokartek eginiko zure sustapen artikulua edozein komunikabidetan ager dezakezu, baina kontuan hartu "Kukuxumusu" marka erregistratuaren erabilera eskubideak ez daudela prezioaren barnean sarturik. Marrazkia Kukuxumusuren obra da baina kamiseta Bokartek ekoitzi du, ez da, beraz, Kukuxumusuren kamiseta bat. Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan berandu baino lehen.
Egin dezaket 500eko ekoizpen bat eta gero hainbat ekoizpen txiki eskatu?
Bai. Baina gutxieneko eskaera 200 alekoa da beti (eskatzen dituzun neurri guztien artean).
gora
|
| |
|