|
1 1. MARRAZKIA
- Nik nire enpresarako logo bat, ez dut besterik nahi. Egiten ahal didazue?
Kukuxumusuren marrazki berezi bat, kamiseta edo bestelako euskarrien ekoizpenari lotuta ez dagoena, nahi baldin baduzu, Kukuxumusuri zuzenean eskatu beharko diozu.
- Marrazki berezi bat eskatu ondoren, zirriborrorik edo alternatibarik aurkezten duzue, horietako bat aukeratzen ahal dezadan?
Marrazkia nola nahi duzun eta zein elementu eta pertsonaia agertzea gustatuko litzaizukeen xehetasun guztiez azaldu ondoren, Kukuxumusuko marrazkilariek sortze lan edo marrazki bakarra aurkeztuko dute.
- Marrazkia edo bere osagaietako baten bat ez badut gustuko, aldarazten ahal dizuet?
Hoberena da aldez aurretik nolako marrazkia nahi duzun azaltzea guztiz eta horren inguruko zehaztasunak ematea. Kukuxumusuk bere sortze lanei ematen dien balio artistiko eta estetikoari zuk marrazkiaz nahi duzuna zehazki azalduta gehituz, marrazkiaren arrakasta bermaturik dago. Horregatik Kukuxumusuk aurkeztutako diseinua bukaerako artelantzat jotzen da eta, hortaz, ezin zaio aldaketarik egin..
- Nire enpresa, peña, elkarte edo GKEren logoa sartzen ahal dut kamisetaren marrazkian?
Bai, baina kontuan hartu behar duzu zure logotipoak dituen koloreen kopuruak eragina izan dezakeela eskaeraren aurrekontuan.
- Marrazkia gure elkarte/enpresaren logotzat erabili edo, gure kabuz, beste euskarrietan inprimatzen ahal dugu?
Marrazkia bestelako euskarrietan aplikatu nahi baldin baduzu beti Bokarten bitartez izan beharko da. Aukera anitzeko katalogo zabala dugu, oso prezio lehiakorretan.
Bokartek merkaturatzen dituen Kukuxumusuren marrazki guztien copyrighta (gure katalogokoak zein eskaera berezietakoak) Kukuxumusu S.L.ren jabetzakoak dira eta, hortaz, bakarrik erabil daitezke Kukuxumusuk bere eskubideak laga dituen xederako.
- Zer aukera eskaintzen du katalogoko marrazki batek?
Gure katalogoan eskuragarri diren marrazkiak kamisetan pertsonalizatu daitezke zure enpresa, talde, elkarte etabarren izena eta logoa erantsita. Marrazki berririk egin behar ez denez, eskaera merkeagoa aterako zaizu. Gainera, kamiseten gutxieneko eskaera txikiagoa da (200 unitate). Gogoratu katalogo marrazkietan ez daitekeela aldaketarik egin.
- Zer hartu behar dut kontuan kamisetako marrazkirako kolore gehiago edo gutxiago aukeratzeko orduan?
Kamiseten itxura estetikoa hartu behar duzu kontuan: kolore gehiagoko marrazkia deigarriagoa da beti... Baina, kezkatzen zaituena prezioa baldin bada, kolore gutxiagok kostu txikiagoa ekartzen du. Marrazkiak zuria edo beltza behar baldin badu, horiek ere kolore gisa zenbatzen dira. Gutxieneko kolore kopurua 5 da eta gehienekoa 8.
2 2. EPEAK ETA PRODUKTUA ERAMATEA
- Eskaera egiten dudanetik, zenbat denbora behar da kamisetak eduki ahal izateko?
Kamisetei dagokienez, 15 egun marrazkirako eta beste 15 gehiago ekoizpenerako, betiere urtaroaren arabera. Beste produktu motetan epea alda daiteke, beren bitxitasunaren arabera; adibidez, banbu-gerripekoa Kukuxumusuren marrazkiarekin pertsonalizatua. Nolanahi ere, epea marrazkia nolakoa nahi duzun guri azaldu, lana kontratu baten bidez formalizatu eta aurrekontuaren aurrerakin bat jasotzen dugunetik hasten da.
- Nola ematen dira kamisetak eskura?
Kamisetak tolesturik eta poltsaraturik jasoko dituzu. Bilgarri bereziren bat nahi baduzu, aztertzen ahal dugu. Bestelakorik esan ezean, barruan orritxo bat sartuko dugu. Bertan eman dizugun kamisetaren diseinua Kukuxumusurena dela ziurtatzeaz gain, Marrazki Fabrikari buruzko argibide gehiago eskaintzen da.
- Nola bidaltzen dira kamisetak?
Bidalketa gastuak ez daude kamiseten prezioaren barruan sarturik. Ez da gauza bera Txinara edo Zaragozara eramatea ;-) ;-)
3 3. PREZIOA
- Zer hartu behar dut kontuan nire eskaerak zenbat balio dezakeen baloratzeko orduan?
Kamisetaren kasuan azkeneko prezioa nabarmen alda daiteke honako hauen arabera:
* Kamisetaren kalitatea: nahi duzun kotoiaren dentsitatea.
* Kamiseta zuria bada (merkeagoa) edo beste kolore batzuetakoa.
* Kamisetak mauka luzea duen ala ez.
* Zure kamisetako marrazkirako zenbat kolore nahi dituzun. 5 koloretik 8ra izan ditzakete. Zuria eta beltza kolore gehigarri gisa zenbatzen dira.
* Kamisetan, zenbat tokitan nahi duzun inprimatzea. Bulartean jartzeaz gain, maukan edo sorbaldan zerbait jarri nahi baldin baduzu, kostea handituko da pixka bat... Halaber, marrazki gehigarri horrek dituen kolore kopuruaren araberakoa izanen da.
* Aurreko kasuetako edozeinetan kostea unitateko txikiagoa izanen da lehen eskaeran gure gutxieneko eskaeratik urruntzen zaren heinean: 200 unitate (kanpoko edo katalogoko marrazkirako) eta 200 (marrazki esklusiborako).
4 4. KAMISETA
- Zein da kamiseten gutxieneko eskaera?
Jatorrizko marrazki berri bat eduki nahi baduzu, gutxienez 200 kamiseta eskatu beharko dituzu. Zuk ekarritako irudia inprimatu, gure katalogoko marrazki bat edo lehenago eskatu diguzun produkzio bat errepikatu nahi baldin baduzu, gutxieneko eskaera 200 unitatera jaisten da. Gutxieneko eskaera barruan kamiseten izari eta kolore ezberdinak nahasten ahalko dituzu, nahi izanez gero.
- Zergatik eskatu gramo gehiago edo gutxiagoko kamiseta?
Beharren eta duzun aurrekontuaren araberakoa izaten da.
- Bokartekin egin dezakedan kamiseta Kukuxumusuk bere dendetan saltzen duenaren berdina al da?
Ez. Merkatuko jantzi estandarrak erabiltzen ditugu kamiseta pertsonalizatuak eta Kukuxumusuren diseinuarekin izan ditzazun, neurrizko prezioan betiere. Hau da, ez dute Kukuxumusuren etiketarik. Hala ere, Bokartek merkaturatzen dituen kamiseta guztiek Kukuxumusuk bere marrazkiak inprimatzeko eskatzen duen kalitate gutxienekoa betetzen dute.
- Bokarten egiten dituzuen kamiseten izariak bat datoz Kukuxumusuk bere dendetan merkaturatzen dituenenekin?
EZ!. Gure patroiak kamisetez hornitzen gaituzten marka nagusien (GILDAN eta B&C) estandarrak dira. Kukuxumusuren kamisetak baino tamaina handiagokoak izaten dira. Horrela, Bokarten L batek Kukuxumusuk merkaturatzen duen XL baten antza handiagoa izaten du eta horrela izari guztiekin.
Ditugun kamiseten tamaina zehatzari buruzko informazioa izan nahi baduzu, sar zaitez harremanetan gurekin.
- Zer esan dezakezue kamiseten jatorriaz, ingurumenarekiko errespetuarekin loturikoaz edo fabrikatze prozesuko arau etikoez?
Gure hornitzaile guztiek Öko-Tex ziurtagiria dute. Öko-Tex nazioartean onartutako araua da eta, pertsonentzat edo ingurumenarentzat kaltegarri izan litezkeen zenbait substantziei dagokienez, gutxieneko batzuk finkatzen ditu. Informazio gehiago nahi baldin baduzu, klikatu hemen (http://www.aitex.es/tecnologiatextilendirecto/oekotex/) Halaber, bestelako nazioarteko ziurtagiriak dituzte, jantzien fabrikazioan, adingabekoak ez esplotatzeaz eta oinarrizko lan eskubideak ez betetzeaz dauden arau etikoak betetzen direla bermatzen dutenak. Informazio zabalagoa nahi baldin baduzu sar zaitez gure hornitzaileen web orrietan: B&C (http://www.bc-europeanstyle.com), Gildan (http://gildan.com ), Jerzees (http://www.jerzees-eu.com ) eta Hanes (http://www.saraleeprintables.com).
- Kamiseta %100 ekologikoa gustatuko litzaidake. Eskaintzen ahal didazue?
Legezko gutxienekoak ez badituzu aski eta kamiseta %100 ekologikoa nahi baldin baduzu, inprimatzen ahal dugu PVC eta falatorik gabeko tinduekin eta genetikoki aldatu ez den arto-almidoiarekin egindako banako poltsa batean aurkezten ahal dizugu.
5 5. SUSTAPENA ETA MERKATURATZEA
- Saltzen ahal dugu ..... saltzen duten batzuei saltzeko?
Ez. Bakarrik saltzen ahalko dituzu “Kukuxumusu + bokart” sinadura duten kamisetak baldin eta elkarte humanitario, kultur edo kirol elkarte batek, bere erakunderako funtsak biltzea baino bestelako irabazi asmorik ez duenak, enkargatu baditu. Kasu horretan berezko bideetatik bakarrik banatzen ahalko lituzke kamisetak, inoiz ez hirugarrenen bitartez (merkataritza establezimenduak, e.a.).
- ¿Esan dezaket "nire kamiseta Kukuxumusurena dela"?
Bokartek egindako zure sustapen produktuak publizitatzen ahalko zenuke edozein hedabidetan, baina kontuan hartu “Kukuxumusu” gordailuko marka erabiltzeko eskubideak ez daudela prezioan sartuta.. Marrazkia Kukuxumusuren lana da baina Bokartek ekoiztu du eta, hortaz, ez da Kukuxumusuren kamiseta. Zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan sartu berandu baino lehen.
- 500 unitateko ekoizpena egin dezaket eta gero ekoizpen txikiak eskatu?
Bai, baina gutxieneko eskaera beti 200 unitatekoa da (eskatzen dituzun izari guztien artean).
|