Ikaslea bazara, segur aski pentsatuko duzu ikasketa bidaiarako sosa atera behar duzula kamisetak edo beste edozer salduz. Hortaz, zerbait berezi eta dibertigarri behar duzu ARRAKASTA BERMATZEKO. IDEIAREN bat nahi duzu?
Hemen erakusten dizkizugu beste ikasle batzuek erabili dituzten marrazkietako hainbat adibide. Beren ideia kontatu ziguten eta Kukuxumusuren marrazkilariek lanari ekin zioten. Baliteke horietako baten bat berrerabili nahi izatea edo ideia bat ematea berri bat sor dezagun... Gogoratu zeure irudia ere ekartzen ahal diguzula.
Bazenekien...
...katalogoko irudi bat eskatu eta zure logoarekin erkatuz gero, dirua eta denbora aurrezten dituzula
Irudia aukeratu baduzu, euskarri andana dugu zure esku ikasketa bidaia bat finantzatzeko saltzen den ohikotik aldendu ahal izateko. Hona hemen hautatzeko ideia original mordoa.
Aurrekontu bat eska ezazu eta berehala eta inolako konpromisorik gabe erantzunen dizugu.
Zalantzatan ez gelditu eta deituguzu:
Bokartek Kukuxumusuren sortze lanen esklusibitatea du aginduzko marrazkiak egiteko sustapeneko opari produktuetan. Horregatik, egiten ditugun lanetako askotan “Kukuxumusu+Bokart” sinatzen dugu. Klikatu hemen "Kukuxumusu+Bokart" marrazkiei buruko informaziorik nahi baduzu.